XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) herrietako biztanleriaren % 80k ez du soldatarik edo zahartzaro-pentsiorik.

Laneko Nazioarteko Erakundearen arabera 2000. urtean mundu osoko gizonezko jubilatuen % 25ak eta emakumezkoen % 6ak kobratuko du zahartzaro-pentsioa.

Mundu industrializatuan segurtasun ekonomikoa soldaten, aurrezkien eta pentsioen bidez lortzen da, baina horrelakorik ez dago garatu gabeko munduan.

NESKEN AURKAKO DISKRIMINAZIOA

Garatu gabeko herririk gehienetan semeak alabak baino nahiago dituzte.

Gurasoek ez dute gauza handirik espero ezkondu den alabarengandik.

Gainera, neska batek ezkondu aurretik egin dezakeen ekonomi ekarpena ia ez da baloratzen.

Malin eta Afganistanen, adibidez, enpleguaren % 89 eta % 97, hurrenez hurren, gizonei dagokie eta emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa izaten da, nahiz eta lan bera egin.

Orain arte gainpopulazioan eragina duten faktore nagusiak aztertu ditugu.

Laburbilduz, garapena eta emakumearen egoera dira, batez ere, arakatutako faktoreak.

Beraz, gainpopulazioa arazo izan ez dadin edota ahalik eta razionalena izan dadin aipatu bi faktoreen inguruan zenbait gomendio eman da.

Emakumeei buruz, Nazio Batuen Biztanleri Fondoak Gobernuei eman dizkien gomendioak honako hauek dira: